Gaur hego-mendebaldeko haizea zakartu egingo da. Egun osoan egingo du enbarazu, baina zakarrago ibiliko da iluntze partean. Zerua goizean nahikoa argi ikusiko da, nahiz eta goi-laino ugari izan. Egunaren bigarren partean estaltzera egingo du. Tenperatura igo egingo da, bereziki Kantauri isurialdean, eta baliteke 27-29 ºC arteko balioak neurtzea