Eguna fresko hasi dugu eta dotore dator. Oro har, ostarteak izango ditugu zeruan eta ateri eutsiko dio. Tenperatura maximoak pixka bat igoko dira eta 22 ºC ingurukoak izango dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da goizeko lehen orduetan eta gauean, eta iparraldekoa gainerako orduetan.