Galdosek eta Kerejetak irabazi, Eizmenditarrei

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 24a, 00:00

Ane Kerejeta palista hernaniarra.

Bikote hernaniarren arteko partiduan Hernani 1 izan zen nagusi Hernani 3ren kontra.

 

Asteburu ona izan da Urumea bailarako bikoteentzat, palaz. Gipuzkoako Binakako txapelketan partidurik erakargarriena Hernani 1ek eta Hernani 3k jokatutakoa izan zen. Leire Galdosek eta Ane Kerejetak osatutako bikoteak 30-21 lortu zuen garaipena, Garazi Eizmendi eta Nahia Eizmendi bikotearen kontra.  Nagusi izan zen Hernani 1; bikote sendoagoa osatu zuten.

Bigarren mailan, Maddi Iriondok eta Garazi Urdangarinek ere garaipena lortu zuten, 30-13, Altzatarraren aurka. Bigarren jardunaldi honetan Garazi Urdangarinek Joane Tolaretxipi ordezkatu zuen. 

 

Mutiletan, bi garaipen eta bi porrot

Mutilen txapelketetan denetarik izan zen. Nagusien bigarren mailan, Mundarroko Asier Luluagak eta Ganix Urdangarinek 23-25 lortu zuten garaipena Mutrikun, Danok Baten aurka. Alain Agirrek eta Beñat Zubiarrainek, aldiz, 22-25 galdu zuten Txomiñenen, Beotibarren aurka. 

Hirugarren mailan, Hernaniko Ander Arandiak eta Ion Belokik 25-23 irabazi zuten Zubietaren kontra, eta Mundarroko Xabi Goizuetak eta Iker Lasok 25-18 galdu zuten Idiazabalen, Atxurbideren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!