Luis Goñi bigarren, Flysch Beltza igerialdian

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 24a, 00:00

Luis Goñi helmugara iristen, bigarren postuan. Argazkia: Flysch Beltza

Hernaniarrari probaren bukaerako korrikaldian egin zion ihes Mikel Iriondo irabazleak.

 

Podiumean izan zen Luis Goñi igerilari hernaniarra, beste behin, joan den asteburuan. Bigarren sailkatu zen Flysch Beltza igeriketa zeharkaldian, Mutrikutik Debara, 38:22 denborarekin. Mikel Iriondo ondarrutarrarekin iritsi zen lehorrera, baina korrikaldi luzea osatu behar izan zuten helmugara bitarte, eta azkarrago aritu zen Iriondo, garaipena lortzeko (37:15). Behin atzean geratuta, lasai egin zituen azkeneko metroak hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!