Garaipena lortu zuten Euskal Ligako neskek, eta berdinketa Hernaniko eta Mundarroko mutilen taldeek

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 24a, 00:00

Jokaldi honetan sartu zuen Cesiak lehenengo gola, partiduko 16garren minutuan.

Euskal Ligako neskek 3-1 irabazi zuten etxean, Pauldarrak aurkari gogorraren aurka. Ohorezko Erregional mailako taldeak, berriz, 1-1 berdindu zuen Oiartzunen, eta Mundarrok emaitza berarekin (1-1) hasi zuen denboraldia. 

Bailarako hiru talde nagusiek lortu dituzte puntuak pasa den asteburuan. Euskal Ligako neskek 3-1 irabazi zuten Zubipen, Hernaniko Ohorezko Erregional mailako mutilek 1-1 berdindu zuten Oiartzunen, eta Mundarrok 1-1 emaitzarekin hasi zuen denboraldi berria, Hondarribiren aurka. 

Zubipen nagusitasunez irabazi zuen Mikel Manzisidorrek zuzendutako taldeak. Paularen eta Cesiaren bi golei esker, hiru puntuak etxean mantentzea lortu zuten. Hernanik beste behin erakutsi zuen oso indartsu hasi duela denboraldi berria, eta hiru partidutik hiru irabazita lehenengo postuan dago taldea. Asteburu honetan etxetik kanpo jokatuko du berriz Hernanik, Zarautzen aurka.

Gizonezkoen lehenengo taldeak, berriz, ezin izan zuen berdinketatik pasa Oiartzunen. Eneko Seguraren golarekin aurreratzea lortu zuten 35. minutuan, baina etxekoek atsedenalditik bueltan berdinketaren gola sartu zuten. Puntu honekin sailkapeneko bigarren postuan jarri da Hernani, eta Elgoibarren aurka jokatuko du hirugarren jardunaldiko norgehiagoka, Zubipen.

Berdinketarekin hasi du liga Mundarrok

Denboraldiko lehenengo partidua jokatu zuen Mundarrok, eta 1-1 berdindu zuen Hondarribiren aurka. Kanpoko taldeak asko gogortu zuen partidua, eta aurretik jarri arren, astigartarrek berdinketa lortu zuten Xabi Zubiarrainek falta jaurtiketaz sartutako gol batekin. Asteburu honetan Billabonaren zelaian jokatuko dute moreek, denboraldiko lehenengo garaipenaren bila.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!