Bertako hondakinen kudeaketa sistema ezagutu dute Portugalgo ordezkariek

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 23a, 00:00

Astigarragako eta Portugalgo ordezkariak udaletxearen aurrean.

Astigarragako eta Hernaniko kudeaketaren berri izan zuten erakunde ezberdinetako 55 ordezkarik.

Portugalgo erakunde ezberdinetako 55 ordezkarik ezagutu zuten pasa den astean Astigarragako eta Hernaniko hondakinen kudeaketa eredua. Zero Waste Europek antolatu zuen bisita, «Portugalgo hondakin politikak aldatzeko ereduak ezagutzeko».

Astigarragan Xabier Urdangarin alkatearen eta Garbitaniako ordezkarien azalpenak jaso zituzten portugaldarrek. Datu teknikoak emateaz gain, kaleko edukiontziak, mini garbiguneak, olio makinak eta ehunkien edukiontziak bisitatu zituzten, besteak beste.

Astigarragako bisita amaitu ondoren, Hernaniko Atez-ateko sistema ezagutu zuten bisitariek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!