Gipuzkoako Binakako Pala Txapelketa martxan jarri zen aurreko astean eta asteburu honetan bigarren jardunaldia jokatuko da maila ezberdinetan. Atzo jokatu ziren partidu batzuk, baina gaur oraindik beste hiru partidu daude iragarrita bailarako bikoteekin.
Nabarmentzekoa da gaur kiroldegian jokatuko diren hiru partiduetatik, hernaniarren artekoa neska nagusietan eta lehenengo mailan. Hernani 1 bikoteak, Leire Galdosek eta Ane kerejetak osatutakoa, Hernani 3ren aurka jokatuko dute. Hernani 3, Garazi Eizmendik eta Nahia Eizmendik osatzen dute. Partidua 12:15ak inguru hasiko da, 11:30takoa amaitu eta gero. Bi bikoteek aurreneko jardunaldia garaipena lortu zuten eta beraz multzoko lidertza dago jokoan. Bost taldek osatzen dute multzoa: Hernaniko 1, 2, 3 bikoteek, Ataunek eta Beotibarrek.
Lehen aipatutako 11:30etako partidua nesken bigarren mailako izango da. Hernaniko taldea Iriondok eta Tolaretxipik osatzen dute eta aurreneko partidua galdu egin zuten. Altzatarrakeko bikoteak ere galdu egin zuen eta beraz, lehenengo garaipena bilatzen duten bikoteen artekoa izango da partidua.
Mutilena, hirugarren partidua
Nesken bi partiduak amaitu eta gero mutilen txanda izango da, hirugarren mailan. Arandiak eta Belokik, Zubietako bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Bigarren garaipena nahi du hernani klubeko bikoteak. Atzo Mundarroko bikoteek jokatu zituzten euren partiduak.