Igande goizean jokatu zuten Urumea Ibaia eskubaloi txapelketaren hirugarren edizioa, Astigarragako kiroldegian; eta txapela etxean geratu da oraingoan. Iazko berbera izan zen finala, Mundarroren eta Hernaniren arteko derbia; baina astigartarrak nagusitu ziren aurtengoan.
Hirugarren posturako lehian, Bera Berak irabazi zion Irauliri, penaltietan.