Etenaldia izan dute udan Hernaniko Arraun Elkarteko kideek, Maialen traineruan aritu direnek izan ezik. Eta ekin diete entrenamenduei berriro, astelehen, asteazken eta ostiraletan, arratsaldeko 17:00etan.
Hori horrela, entrenamenduen hasieraren, klubak deia luzatu die arraunean hasi nahi duten 11 urtetik gorako neska eta mutil guztiei.
Entrenamenduei edo beste edozeri buruzko informazio gehiago jaso nahi duena, posta elektronikoz jarri daiteke Hernaniko Arraun Elkartearekin harremanetan, hernani.arrauna @gmail.com helbidera idatzita.