Enaitz Goñik Salome Campos zeharkaldia ere irabazi du Bermeon

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 11a, 00:00

Enaitz Goñik azkar hartu zuen aurrea Bermeoko igerialdian.

1.500 metroko igerialdian lortu zuen garaipena, 75 kiloko atun saria etxera eramanez.

 

Igerilekuko denboraldiko entrenamenduak hasi berritan, udarako itsas zeharkaldiak amaitzen ari dira, eta Enaitz Goñik bere azkenengo proba irabazi berri du Bermeon. Salome Camposeko, 1.500 metroko igerialdian nagusitu zen pasa den larunbatean, eta sari berezia bere pisua atun kontserbatan etxeratu zuen. Jon Bacigalupe bigarren sailkatuari 27 segunduko aldea atera zion. 

Infantil mailan Hegoi Laskozek eta Oihan Lizeagak, zazpigarren eta hamabigarren amaitu zuten, mutilen igerialdian. 

 

Unai Ortiz de Castro garaile infantiletan, eta Luis Goñi bigarren helduetan, Badiako zeharkaldian

Bestetik, egun eta ordu berean Donostiako Badiako zeharkaldia jokatu zen eta bertan Luis Goñi hernaniarrak bigarren postuan amaitu zuen Mikel Martin nafarraren atzetik. Esprintean gailendu zen gaztea. Bailarako hamar igerilarik hartu zuten parte eta Eider Estibariz hamargarren izan zen nesketan. 

Infantil mailan, Unai Ortiz de Castro astigartarrak lortu zuen garaipena eta Julen Gonzalez hernaniarra 28garrena izan zen.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!