Xalapartak irteera antolatu du Arano herrira, hilaren 21ean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 11a, 00:00

Aranoko irteera egiteko asmoa dute Xalaparta elkarteko kideek datorren irailaren 21ean (larunbatean). Urteroko plana errepikatuko dute aurten ere: mendi buelta, bazkaria Aranon, toka txapelketa... Iaz bezala, garraio zerbitzua ere egongo da. Apuntatzeko elkarteko tabloian izenemate orria jarri dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!