Andoni Magoaren ikuskizunarekin abiatuko dute matrikulazio kanpaina

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 10a, 00:00

Hernanialdeko AEKren matrikulazio-kanpaina abian da eta, aurten, matrikulazio-kulturala antolatu dute: Andoni Martinez de Ustaran, Andoni magoa, Astigarragan eta Hernanin izango da Desorekatua ikuskizunarekin. Haur, gazte eta helduentzako magia saioa, Astigarragan izango da, etzi hilaren 12an, arratsaldeko 17:30etan, Erribera kultuguneko atarian. Hernanin, aldiz, Tilosetan irailaren 17an arratsaldeko 18:00etan, eta, euria eginez gero, Atsegindegin. Kultura euskeraz ere eroso bizitzeko ahaleginetan, Hernanialdeko AEK-k herritar guztiak gonbidatu nahi ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!