Pronostikoak bete dira Kontxako Banderan eta bailarako arraunlariek ez dute posturik aurreratu

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 10a, 00:00

Arraun Lagunak eta Urdaibai izan dira banderaren garaileak.
Donostiarrak taldearen mutilen traineruak hirugarren postuari eutsi dio,
eta postu bat galdu dute nesketan: Oriok, Tolosaldeak eta Hibaikak.

 

Arraun Lagunak emakumezkoetan eta Bermeo-Urdaibai gizonezkoetan izan dira 2024ko Kontxako Banderaren garaileak, bigarren jardunaldian ere garaipena erraz lortu eta gero. Beraz, pronostikoak edo iragarpenak goitik behera bete zituzten bi ontzi garaileek.

Emozio gehiena bigarren posturako lehian zegoen bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan, eta postu horren bila aritu ziren bailarako zortzi ordezkari. Azkenean, Donostiarrak nesketan eta Zierbenak mutiletan lortu zuten bigarren amaitzea. Ez batean eta ez bestean, ez zegoen bailarako arraunlaririk. 

 

Orio eta Donostiarra, hirugarren

Emakumezkoen estropadan Nerea Barbaren Oriok eta Jone Pastorren Tolosaldeak bigarren posturako aukerak zituzten, baina Donostiarra aurreratu zitzaien sailkapen nagusian eta hirugarren eta laugarren amaitu zuten, hurrenez hurren, postu bat galduz. Nora Urbe Hibaikarekin aritu zen eta zazpigarren postutik zortzigarrenera igaro ziren errenteriarrak, hauek ere postu bat galduz.

Gizonekoetan Donostiarran zeuden bailarako ordezkariak. Bigarren posturako lehian ez zuten egunik onena izan. Seigarren amaitu zuten bigarren jardunaldian, baina sailkapen nagusian postu berdinean geratu ziren, hirugarren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!