Azoka Ibiltaria eta Talo Eguna, Leitzan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 8a, 00:00

Zaldi aziendak - Mendialdeko Azoka Ibiltaria Lekunberrin

Leitzan eginen du hurrengo geldialdia, gaur goizean, Mendialdeko Azoka Ibiltariak. Herriko plazan jarriko dituzte 30 postu baino gehiago, 11:00etatik 14:30etara; tartean, Goizuetako hiru. Eta azokarekin batera, Talo Eguna ospatuko dute, egun osoan zehar: talogileak, tailerrak, herri kirolak, musika...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!