Astebete lehenago egindako balentria errepikatu zuten Enaitz Goñi eta Luis Goñi aita-semeek, Irlako Itsas Zeharkaldian: aurrena eta bigarren izan ziren, Paseo Berrikoan bezalaxe. Horrela, hirugarrenez nagusitu da astigartar gaztea Irlako Zeharkaldian. 40:55 denboran osatu zuen 25garren edizioa, eta minutu erdi pasatxora iritsi zen Luis aita (41:36). Haren denbora berean iritsi zen hirugarren sailkatua ere, Ander Noain atarrabiarra.
Emakumezkoetan, Lide Marquet donostiarrak (46:36) lortu zuen garaipena, eta Eider Estibariz hernaniarra izan zen bailarako onena, 11garren postuan, 53:29 denborarekin. Segundu gutxira helmugaratu zen Itsaso Tolosa hernaniarra ere, 12garren (53:38).
Guztira, 259 igerilarik hartu zuten parte Irlako Itsas Zeharkaldian, horietatik bederatzi bailarakoak: sei hernaniar eta hiru astigartar.
Gainera, infantil mailako proba ere jokatu zen, eta hirugarren sailkatu zen Unai Ortiz de Castro astigartarra mutiletan, 11:55 denborarekin. Nesketan, berriz, seigarren izan zen Maren Goñi hernaniarra (16:15).
IRLAKO ITSAS ZEHARKALDIA - URUMEA BAILARAKO IGERILARIEN SAILKAPENA HELDUAK 1 Enaitz Goñi 40:55 2 Luis Goñi 41:36 36 Eider Estibariz 53:29 36 Itsaso Tolosa 53:38 66 Kerman Urreta 56:40 85 Aitor Valencia 58:35 102 Itziar Gonzalez 1:02:06 115 Estitxu Mendizabal 1:03:50 198 Joxeba Iurramendi 1:15:09 INFANTILAK 3 Unai Ortiz de Castro 11:55 17 Maren Goñi 16:15 |