Enaitz Goñik hirugarrenez jarraian irabazi du Paseo Berriko Igerialdia

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 18a, 00:00

Enaitz Goñi eta Juncal Cuñado, Paseo Berriko Itsas Zeharkaldiko irabazleak.

37:54ko denboran osatu zuen proba astigartarrak, eta Luis Goñi aita izan zen bigarren (39:54).

Enaitz Goñi astigartarrak irabazi du, hirugarren urtez jarraian, Paseo Berriko Igerialdia. 37:54ko denborarekin, nagusitasun haundiz irabazi zuen Goñik, bere aitaren aurretik: bigarren izan zen Luis Goñi (39:54).

Emakumezkoen artean, Eider Estibariz hernaniarra izan zen bailarako onena, zortzigarren postuan sailkatuta (48:44).

54garren edizioa zuen Paseo Berriko Igerialdiak, eta itsas zakarrarekin osatu zu­ten ia hiru kilometroko ibilbidea 378 igerilarik; tarte­an, Urumea bailarako 19 herritarrek: 12 hernaniar eta zazpi astigartar.

Aratz Samso zazpigarren,
infantil mailakoan

Helduen proba ez ezik, infantil mailakoa ere jokatu zuten, 650 metroko ibilbidearekin; eta bailarako bost igerilari aritu ziren bertan. Aratz Samso hernaniarra izan zen haietan azkarrena, zazpigarren (9:57); eta bederatzigarren sailkatu zen Hegoi Lazkoz (10:17). Nesken artean, be­deratzigarren izan zen Maren Go­ñi hernaniarra ere (12:03).

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!