Laugarren eguna du gaurkoa Donostiako Aste Nagusiak, eta beste egun batez, bertan izango dira Urumea bailarako herritarrak; ez soilik festa giroaz gozatzen, baita magia, erritmoa eta pelotakadak jartzen ere.
Izan ere, bertan ariko dira hainbat hernaniar, gaur. Hasteko, Zuttik Elektrotxarangak girotuko du Aste Nagusi Pirataren arratsaldea, 17:30etan Txofre plazatik abiatuta. Pixka bat beranduago, Xabier Apaolaza esku pelotariak izango du hitzordua Antiguako frontoian, 19:00etan, txapelketako bigarren partidua jokatzeko: Arroitarekin batera ariko da, eta Etxeberria eta Sotil izango dituzte aurrez aurre. Aurrenekoa irabazi egin zuten, joan den asteazkenean, Aranbarriren eta Santestebanen kontra (22-15).
Eta azkenik, saio berezia eskainiko du Andoni Martinez de Ustaran magoak. Gaueko 23:30etan ariko da Antiguako Alfontso XIII plazan, 'DesOrekatua' ikuskizunarekin. Martindegin eskaini zuen, San Ferminetan.
Gainerakoan, bete-betea dator egitaraua, gaurkoan ere; bereziki arratsaldean eta gauean. Gaur egingo dute Bela Optimisten estreinako zeharkaldia Urumea ibaian, eta baita VII. Paella Lehiaketa ere, Katalunia plazan. Egun osoan zehar izango dira haurrentzako ekintzak.
DONOSTIAKO ASTE NAGUSIAN GAUR
09:30-14:00, Euskal Herriko Nekazal Produktuen XI. Azoka Berezia, Loiola kalean.
10:30-14:00, Aste Nagusiko Bela Optimisten I. Zeharkaldia, Urumea ibaian, J.A. Agirre zubitik abiatuta.
12:00, Aquariumeko Itsas Film Festibala: CIMASUB Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, lan zinematografikoen aukeraketa. Euskeraz. Sarrera doan, eserlekuak bete arte.
13:00-14:30, DJ Ando, Kursaaleko Erizainen plazan.
15:30-20:30, Puzgarriak, Katalunia plazan (Gros).
16:00-19:00, Jolas gunea, Katalunia plazan: hockey, mini golf eta ping pong.
17:30, Bizikleta Festa, haurrentzako jaia, Bulebarrean.
18:00, Aste Nagusiko VII. Paella Lehiaketa, Katalunia plazan.
18:00, Erraldoiak eta buruhaundiak, Amara eta Loiolako Erriberak auzoetan. Larramendi kaletik abiatuko dira.
18:30, Joselontxos txaranga, Gros auzoan.
18:30, Deiadar txaranga,
erdigunean.
18:30, Hamabostaldia, Tabakalera Dantzan: Myriam Perez Cazabon, Tabakalerako patioan.
19:00, 76. Antiguako Pilota Txapelketa: Etxeberria-Sotil/Apaolaza-Arroita (promesak); Fernández-Azpiroz/Gutiérrez-Bernaola (nagusiak).
19:30, Illunbe Trintxerpeko Musika Banda, Bulebarreko kioskoan.
20:00, Gero Axular Dantza Taldea, Konstituzio plazan.
20:00, Hamabostaldia, Tabakalera Dantzan: Myriam Perez Cazabon, Tabakalerako patioan.
20:00, Hamabostaldia, Musika Garaikideko Zikloa: Spanish Brass, Kursaaleko erabilera anitzeko aretoan.
20:30-22:00, DJ Artie Escolar, Kursaaleko Erizainen plazan.
22:45, Su Artifizialen Nazioarteko 59. Lehiaketa, Kontxako badian: Pirotecnia López
(A Coruña).
23:30, Zezensuzkoen entzierroa. Ibilbidea: Miramar, Andia, Hernani eta Bulebarra.
23:30-02:00, Kursaal Gune Zabala. DJ Gaua, Kursaaleko Erizainen plazan: DJ Tintz eta DJ Aitana Grandes.
23:30, Magia en Zapatillas: 'DesOrekatua', Andoni Martinez de Ustaranen eskutik, Alfontso XIII. plazan (Antigua). Euskeraz.
23:30, Azabache orkestrarekin dantzaldia, Easo plazan.
23:30, Aimar musikari eta abeslaria, Bulebarreko kioskoan.
23:45, Nil Moliner musikari eta abeslaria, Tomas Alba plazan (Sagues).
PIRATEN ASTE NAGUSIA
10:00, Señora +65 gosaria, Lastan.
10:30, Haur jolasak, Zurriola hondartzan.
12:00, Kaleikurra, Lastatik.
12:30, Trikipoteoa, Grosetik.
14:30, Bazkari disidentea, Sustraia kooperatibaren eskutik, Lastan. Tiketak salgai, Bodeguilla eta Ensantxe tabernetan.
14:30, Gros Pirata bazkaria, Txofre plazan. Tiketak salgai, Marruma eta Natxo tabernetan.
16:00, Bertsotrikipoteoa,
Alde Zaharrean.
16:30, Sardinzarra, Kettel eta bazkal osteko koktela, Lastan.
17:30, Zuttik Elektrotxaranga, Txofre plazatik.
18:00, Kalejira aldarrikatzaile transfeminista, Goxo txarangak girotuta, Lastatik.
20:00, Afariak, Trinitate plazan.
23:05, Kontzertua: Albina Stardust eta Divina Comedia.
23:05, Kontzertua, Trinitate plazan: Aria.
01:00, DJ Pezon.
01:45, DJ Azkura.