Eñaut Lizeaga gaur eta Xabier Apaolaza bihar, Antiguako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 12a, 00:00

Abuztuaren 6an hasi zen aurtengo Antiguako Pelota Txapelketa eta  gaur eta bihar jokatuko dira hirugarren eta laugarren jardunaldiak bailarako bi pelotarirekin. Promesetan jokatuko dute biek. Gaur 19:00etatik aurrera Eñaut Lizeaga astigartarrak eta Intza Garañok, Sarasibar-Beloki bikotearen aurka jokatu beharko dute. Irabazi beharrekoa da, pasa den astean galdu egin baitzuten 22-12 Rekalde-Horz bikotearen aurka. Bihar, 19:00etatik aurrera, Xabier Apaolaza hernaniarrak eta Ander Arroitak, Etxeberria-Sotilen aurka jokatuko dute. Aurreko astean Apaolazak garaipena lortu zuen, 22-15, Aranbarri-Santestebanen aurka. Aste honetan ez du jokatuko Antton Apezetxeak, nagusietan, aurreko astean Julen Alberdirekin batera 22-19 galdu eta gero Hormaetxe-Landa bikotearen aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!