Piratek hartuko dute Donostiako portua

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 12a, 00:00

Donostiako kaian gazte koadrilek egindako ontziak bata bestearen ondoan pilatuko dira.

Aurten Goizuetako festetara joan aurretik Donostiako Aste Nagusiaz gozatzeko aukera izango dute festa zaleek. Gaur abordatzera izango da 17:00etan eta barku piratak 09:00etan hasiko dira kaian prestatzen.

Goizuetako festak eta Donostiako Aste Nagusiak, urte askotan, batera ospatzen dira eta zaila izaten da bietan partehartzea eta bietaz gozatzea. Aurten ordea festa zaleak suerteko daude. Goizuetako festak hasi aurretik, Donostiako Aste Nagusian lau egunez disfrutatu dezakete. Gainera gaurkoa egun berezia da gazteentzat. 
Piratek hartuko dute Donostiako kaia edo portua goizean goizetik. Arratsaldean, abordatzeko asmotan ibiliko dira, baina aurretik ontzi piratak prestatu behar dituzte, eta horretarako hitzordua goizeko 09:00etan jarri dute kaian bertan. Ontziak prest utzi eta gero bazkari herrikoia izango da Flamenkan eta behin barruak berotu eta gero, abordatzeko prest abiatuko dira portuko arrampa aldera, 17:00etan abordaia hasteko. Dena ongi jaso eta amaituta elektrotxarangarekin bueltatuko dira Kontxatik alde zaharrera.

Bertso saioa eguerdian, Easo plazan
Ontzi batetik bestera ibili beharrean, zeozer lasaiagoa nahi dutenek ere badituzte aukerak. Gaur, 12:30etan, Easo plazan bertso saioa izango da Beñat Gaztelumendi, Irantzu Idoate eta Agin Laburu astigartarrarekin.   
Kirol zaleek ere zita berri bat dute Antigua auzoan. 76garren Pilota Txapelketako beste jardunaldi bat jarriko da martxan. Bertan izango da gaur jokatzen Eñaut Lizeaga astigartarra, promesa mailan. Katalunia plazan, umeentzako antzerki musikala txotxongiloekin eskainiko dute arratsaldean. Gauean etorriko dira ohiko suak, Fireworks ingelesekin, eta Saguesen ohiko kontzertua.

EGITARAUA

DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA

GAUR

09:30-14:00 Euskal Herriko nekazal produktuen 11. azoka berezia. Erdialdea / Loiola kalea.

09:30-12:30 Abordatzera. Baltsen muntaketa. Portuan.

11:00-12:00 Barrene. Trinitate plazan.

11:00-14:00 Haurrentzako barrakak Gipuzkoa Plazan.

11:00-14:00 Euskalgintza azoka Parte Zaharra-Boulevard.

12:00-01:30 Zurriola Street Food. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

12:00-13:00 Aquariumeko Itsas Film Festival. Aquariumen.

12:30-13:30 Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Irantzu Idoate, Oihana Iguaran eta Agin Laburu. Gai-jartzailea: Unai Elizasu. Easo plazan.

13:00-14:30 DJ Ando, Kursaaleko terrazan.

15:30-20:30 Puzgarriak Gros Katalunia Plazan.

16:00-19:00 Feriako jokoen zirkuitua. Katalunia Plazan.

16:30-04:00 Barrakak Paseo Berrian.

16:30-01:00 Haurrentzako barrakak Gipuzkoa Plazan.

17:00-19:00 Abordatzera. Donostiako Portuan.

18:00-20:00 Erraldoiak eta Buruhandiak. San Telmotik abiatuta.

18:30-21:00 Pasai txaranga. Groseko auzoan.

18:30-21:00 Gauerdi txaranga Erdialdea-Parte Zaharra.

19:00-21:00 76garren Antiguako Pilota Txapelketa. Antiguako frontoian.

19:00-21:00 Bisita gidatuak kanoan. Txomin-Eneako parkeko enbarkaderotik.

19:30-20:15 Firulete Antzerkia taldeak "Etxe sorginduaren misterioa" aurkeztuko du, antzerki musikala txotxongiloekin. Katalunia Plazan.

19:30-20:15 Iscariense Musika elkartea. Boulevardeko kioskoa.

20:00-21:30 Goizaldi Dantza Taldea, Plaza Berrian.

20:30-22:00 DJ Artie Escolar. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

22:45-23:15 Ilusion Fireworks. Kontxako badia.

23:30-02:00 Kursaal gune zabala. DJ Gaua. DJ Troti + DJ Arra. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

23:30-01:00 Laket, erromeria. Antigua-Ibaeta. Alfonso XIII Plaza.

23:30-01:00 Moon Fields Trio. Boulevarden.

23:30-02:00 Café Irlandés orkestra, dantzaldia. Easo plaza.

23:30-00:00 Zezensuzkoen entzierroa. Miramar kaletik Bulebarrera.

23:45-01:15 Ben Yart + Kiliki Frexko & Brava Showcase. Tomás Alba plaza (Sagues). 

PIRATAK ASTE NAGUSIA

GAUR

09:30 Baltsen muntaketa. Portua.

14:00 Bazkari herrikoia. Flamenka.

17:00 Abordatzera. Portutik Kontxara.

18:00 Elektrotxufla elektrotxaranga. Kontxatik.

20:00 Afariak. Trinitate plazan.

20:00 Kontzertuak. Los Zopilotes Txirriaos. Flamenkan.

23:05 Kontzertua. Tremenda Jauria. Flamenkan

23:05 Kontzertua Andoni Ollokiegi. Trinitate plazan.

01:00 La Fulana. Flamenkan.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!