Alerta Laranja ezarri da gaurko 13:00etatik 21:00etara beroagatik

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 11a, 00:00

Euskalmetek Alerta Laranja ezarri du gaurko muturreko tenperatura oso altuengatik 13:00etatik 21:00etara. Tenperatura maximoak kostaldean 36 ºC ingurukoak izango dira eta Kantauri barnealdean 39 ºC ingurukoak izango dira. Arratsaldean haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du; norabide aldaketa kostaldean mendebaldetik ekialdera eta barnealdera hedatuko da, eta tenperatura pixkanaka jaitsi egingo da. Abisu Horia ere ezarri da baso-sute arriskuagatik 00:00etatik 24:00etara Baso-suteak izateko arriskua haundia da tenperatura altuengatik, hegoaldeko haizeagatik eta hezetasun erlatibo baxuagatik.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!