Goizueta-Hernani autobus zerbitzua indartuko dute Goizuetako festetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 11a, 00:00

Abuztuaren 14tik 19ra Hernanitik Goizuetara joateko eta itzultzeko busa izanen da goiz eta arratsaldez, Apezetxea eta Ugarteren eskutik.

 

Goizuetako Ama Birjin festak datorren asteazkenean, hilak 14an, hasiko dira eta Goizueta-Hernani bitarteko autobus zerbitzua indartuko dute. Abuztuaren 14tik 19ra Hernanitik Goizuetara joateko eta itzultzeko busa izanen da goiz eta arratsaldez, Apezetxea eta Ugarteren eskutik.

Hernanitik Goizuetara jende asko joaten da festaz gozatzera eta autobusa da bertara hurbiltzeko modurik egokiena. Ahal dela kotxeak etxean utzi, edana eta kotxea ez baitira bateragarriak. Horregatik egunero-egunero izanen da autobusa Hernanitik Goizuetara eta Goizuetatik Hernanira zerbitzua indartuta. Abuztuaren 15ean, ostegunean, abuztuaren 17an larunbatean, eta abuztuaren 18an, igandean, goizeko 06:30etan autobusa Gouzuetatik Hernanira irtengo da.

Asteazkenean, ostiralean eta larunbatean Hernanitik, Zinkoeneatik, 19:30etan ere autobusa izanen da Goizuetara. Segurtasuna bermatu behar da.

 

AUTOBUSA

HERNANI-GOIZUETA-HERNANI

 

Abuztuak 14, asteazkena Goizuetatik Hernanira 09:00etan eta 15:00etan (Belakotik) eta Hernanitik Goizuetara 12:00etan eta 19:00etan (Elkano kaletik) eta 19:30ean (Zinkoeneako geltokitik).

Abuztuak 15, osteguna Goizuetatik irteerak 06:30ean eta 12:00etan (Suhiltzaileen parketik) eta Hernanitik 11:00etan (Zinkoeneako geltokitik).

Abuztuak 16, ostirala Goizuetatik irteerak 09:00etan eta 15:00etan (Belakotik) eta Hernanitik 12:00etan eta 19:00etan (Elkano kaletik) eta 19:30ean (Zinkoeneako geltokitik).

Abuztuak 17, larunbata Goizuetatik irteerak 06:30ean eta 12:00etan (Suhiltzaileen parketik) eta Hernanitik 11:00etan eta 19:30ean (Zinkoeneako geltokitik).

Abuztuak 18, igandea Goizuetatik irteerak 06:30ean eta 12:00etan (Suhiltzaileen parketik) eta Hernanitik 11:00etan (Zinkoeneako geltokitik).

Abuztuak 19, astelehena Goizuetatik irteerak 09:00etan eta 15:00etan (Belakotik).

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!