Esne Beltzak gaur, kontzertua Saguesen

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 11a, 00:00

Herri Urratsen eskainitako kontzertuan, Esne Beltzako taldekideak.

Donostiako Aste Nagusian Azken Biraren kontzertua eskainiko du Xabi Solano ereñotzuarraren taldeak gaur gauean.

 

17 urteko ibilbidea egin ondoren, Esne Beltza –euskal musika eszenako talde adierazgarrienetako bat– Saguesko agertokian aurkeztuko da, bere ibilbide luzean jarraitu dieten milaka lagunei agur esateko. Xabi Solano ereñotzuarra buru duen taldeak urtebetez zuzeneko emanaldiak egingo ditu bere ibilbideari amaiera emateko eta eszenatokiak presarik gabe utziko ditu. Bide batez, Esne Bidea disko berria aurkeztuko dute eta, aldi berean, beren betiko arrakastak gogoratuko dituzte.

Ereñotzuko San Antonioetan hasi zuten Azken Bira eta orain Donostian egingo dute geldialdia, Esne Beltza taldearen ibilbidean garrantzitsua izan den hiria. Urumearekin beti oso lotua izan den musika.

 

Bisita gidatuak Urumea zehar

Urumeak aurtengo Aste Nagusian leku berezia izango du eta gaur, 19:00etan bisita gidatua egingo da, bi orduz, Txomin Enea parkeko enbarkaderotik. Gure ibaia hobeto ezagutzeko aukera paregabea izango da Unai Elizasuk gidatuta.  Hala ere, musikak du protagonista nagusia gaurko egunez. Aipatutako Esne Beltzaren kontzertuaz gain, hiriko gune ezberdinetan musika emanaldiak eta kontzertuak izango dira: Euskal Dantzak izango dira eguerdian Boulevarden, Musika Hamabostaldiko hiru kontzertu adin ezberdinentzako  Kurssalen eta Loiolako Erriberetann ere bai, txarangak, Tsunami orkestra Easo plazan, gazteentzako DJak Kursaaleko terrazan, DJ Dultze Meneo Trinitate plazan, Bele Flamenkan...
Aste Nagusiko ekitaldi izarra su artifizialak izaten dira, jende gehien biltzen duen ekitaldia egunero, eta gaur Pirotecnia del Mediterraneok botako ditu. Valentziarra da enpresa eta 2017an egindako jaurtiketaren ondoren, berriro parte hartuko du gure hirian. Gerentea, Antonio García Juan, pirotekniaren arloan 15 urtetik gorako esperientzia duen profesionala da. Miguel Zamorano Caballer sektoreko punta-puntako enpresetako batean trebatu zen.

EGITARAUA

DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA

GAUR

08:00-19:00 Aste Nagusiko XIX. Hondartza boleibol txapelketa. Gros-Ulia / Zurriolan.

09:30-14:00 Euskal Herriko nekazal produktuen 11. azoka berezia. Erdialdea / Loiola kalea.

10:00-17:00 Erraldoien Konpartsaren erakusketa. Parte Zaharra-San Telmo.

11:00-14:00 Haurrentzako barrakak Gipuzkoa Plazan.

11:00-14:00 Euskalgintza azoka Parte Zaharra-Boulevard.

11:30-14:30 Puzgarriak Gros Katalunia Plazan.

12:00-01:30 Zurriola Street Food. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

12:00-14:00 Euskal Dantza Muxikoak Boulevard.

12:00-12:55 Musika Hamabostaldia Egin Putz, haurrentzat, Kursaalen.

12:45-14.15 Musika Hamabostaldia Organo Zikloa, Lorenzo Ghielmi. Loiolako Erriberak.

13:00-14:30 DJ Ando, Kursaaleko terrazan.

15:30-20:30 Puzgarriak Gros Katalunia Plazan.

16:00-18:00 Aste Nagusiko XIX. Esku Pilota Txapelketa: Finalerdiak. Parte Zaharra / Trinitate plaza.

16:30-04:00 Barrakak Paseo Berrian.

16:30-01:00 Haurrentzako barrakak Gipuzkoa Plazan.

17:00-21:30 Euskalgintza azoka Parte Zaharra-Boulevard.

17:30-20:30 Zaldi lasterketan. Zubietako Hipodromoan.

18:00-20:00 Erraldoiak eta Buruhandiak. Gros-Ulia, Abuztuaren 31 kaletik.

18:30-21:00 Los Bebes de la Bulla Erdialdea-Parte Zaharra.

18:30-21:00 Ustekabe txaranga Erdialdea-Parte Zaharra.

19:00-21:00 Bisita gidatuak kanoan. Txomin Enea parkeko enbarkaderotik.

20:00-21:30 Eskola Dantza Taldea. Plaza Berria.

20:00-22:00 Musika Hamabostaldia Bach Collegium Japan, Kursaalen.

20:30-22:00 DJ Artie Escolar. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

22:45-23:15 Pirotecnia del Mediterraneo. Kontxako badia.

23:30-03:30 Kursaal gune zabala. Berbena.Fan&Go. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

23:30-02:00 Deñe. Boulevard.

23:30-02:00 Tsunami orkestra dantzaldia. Easo plaza.

23:30-00:00 Zezensuzkoen entzierroa. Miramar kaletik Bulebarrera.

23:45-01:15 Esne Beltza/ Tomás Alba plaza (Sagues). 

PIRATAK ASTE NAGUSIA

GAUR

11:00 Haur jolasak eta Hockey tailerra, Lasta (adin guztientzat).

12:00 Plazaren apainketa. Intxaurrondo.

14:00 Traganarruen bazkaria eta jolasak. Intxaurrondon. Bazkari arrosa. Lasta.

15:30 Mus txapelketa. Trinitate plazan.

17:00 Txita tematikoa. Lastatik
Estankea abordatu! Intxaurrondon.

20:00 Afariak, Trinitate plazan.

20:30 Playback lehiaketa. Lasta

23:05 Kontzertua. Bele Flamenkan.

23:05 Kontzertua DJ Dultze Meneo. Trinitate plazan.

01:00 Hofe X 4.40.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!