Artillerorekin lehertuko da Aste Nagusia

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 10a, 00:00

'Amparanoia & los artistas del gremio' taldeak irekiko ditu gaur Sagueseko kontzertuak.

Zortzi egunez luzatuko da eta guztira 376 jarduera egingo dira hiriko 29 leku ezberdinetan.

 

Donostiako Aste Nagusia 2024 gaurtik abuztuaren 17ra ospatuko da, eta zortzi egunez festa giroa izango da nagusi Gipuzkoako hiriburuan. Bailaratik jende asko eta asko hurbiltzen da gure ibaia, Urumea, hiltzen den hirira. Horretarako, programazio erakargarria prestatzen dute bertakoentzat eta egun horietan hirira hurbiltzen diren guztientzat.

Aurten gainera egitarauak Urumeari protagonismo haundiagoa eman dio. Ohiko klasikoak eta hainbat nobedade izango ditu. Guztira, 376 jarduera egingo dira hiriko 29 leku ezberdinetan, eta bertan, boluntarioez gain, 2.138 kultura eta kirol arlotako profesionalek parte hartuko dute.

 

Klasikoa bi aldiz pasako da gaur Hernanitik, baina ez herrigunetik

Aste Nagusiak kirolari lotutako hasiera izango du, izan ere Donostiako Klasikoa, Bera Bera Eskubaloiko jokalariek Udal korporazioarekin batera Artillero abestu aurretik jokatuko da. Aurten ez da Hernaniko herrigunetik pasatuko, GI-2132 errepidetik baizik. Bi aldiz pasatuko da, hain zuzen ere: Añorga-Galarreta-Urnieta. GI-2132 errepidetik. Hernanitik goizeko 11:05etan. Eta Urnieta-Galarreta-Añorga, GI-2132 errepidetik. Hernanitik 14:37etan.

Honek esan nahi du 40 minutu aurretik ezingo dela errepide horretara sartu. Udaltzaingoak kontrolatuko du Txantxilla, Lizeagako irteera eta Tellerigaineko irteera.

Urumea ibaiak protagonismoa irabaziko du. Arrauningen eskutik kanoan lau bisita gidatu egingo dira Urumea hobeto ezagutzeko helburuarekin, eta Real Club Nautico de San Sebastianen eskutik duela 40 urte egiteari utzi zitzaion optimist klaseko bela estropada egingo da.

Gainera, Kursaaleko goiko terrazan ur jarduerak egongo dira hiru egunez, eta bertan, ur txirrista jarriko da adin guztietako pertsonentzako, eta ur puzgarriak jarriko dira etxeko txikienentzako.

 

Nobedadeak eta klasikoak

Kursaaleko azpiko terrazan tokiko artisten eskutik animazio kontzeptu berria entzungo da. DJ-ak, musika urbanoa, reggaea, pop-rock eta erromeriak. Dant-tz point Miramar Jauregiko lorategietan estreinatuko da. Lehiaketa gastronomiko berria ere izango da, Begi Handi bere tintan.

Eta donostiarrek hainbeste maite dituzten klasikoak: su artifizialak, erraldoiak eta buruhaundiak, herri kirolak, dantza ikuskizunak, Sagues, Easo Plaza, Bulebarreko kioskoa, Festara, barrakak txikientzat Gipuzkoa plazan, eta ohiko Pasealeku Berriko barrakak, Paseo Berriko itsas zeharkaldia, Zaldien Urrezko Kopa Zubietan...

 

Amaiera zinematografikoa

Abuztuaren 17an amaituko da Aste Nagusia ezinbesteko bilakatu diren bi ekimenekin: Agur Erraldoia eta Agur Astea. Eta gainera, zinema soinu banda ezagunak, tartean euskal konpositoreen hiru, ikuskizun piromusikalaren protagonistak izango dira.

 

EGITARAUA

DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA

GAUR

08:00-19:00 Aste Nagusiko XIX. Hondartza boleibol txapelketa. Gros-Ulia / Zurriolan.

09:30-14:00 Euskal Herriko nekazal produktuen 11. azoka berezia. Erdialdea / Loiola kalea.

10:46-16:46 Donostiako Klasikoa.

11:00-14:00 Haurrentzako barrakak Gipuzkoa Plazan.

12:00-01:30 Zurriola Street Food. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

15:00-17:00 Bela estropaden zeharkaldia
16:00-18:00 Aste Nagusiko XIX. Esku Pilota Txapelketa: Finalerdiak. Parte Zaharra / Trinitate plaza.

16:30-04:00 Barrakak Paseo Berrian.

16:30-01:00 Haurrentzako barrakak Gipuzkoa Plazan.

18:00-20:00 Erraldoiak eta Buruhandiak. Erdialdea / Larramendi kaletik (Amarako eskolak).

18:15-19:45 Goazen kanoikadara! Parte Zaharra / Trinitate plazatik.

18:25-19:00 Kanoikadaren erritmoan!! Erdialdea / Erdialdea.

19:00-21:00 Taupada Batukada. Parte Zaharra / Parte Zaharra eta Boulebarra.

19:00-19:30 Festa hasierako kanoikada. Erdialdea / Alderdi Eder.

19:00-22:00 Musika Hamabostaldia Carmen, Bizet, Kursaalen.

19:00-21:30 Joselontxos txaranga. Parte Zaharra / Parte Zaharra.

19:20-20:00 Gazte Nagusi Holi Fest. Erdialdea / Boulevard.

20:30-22:00 DJ Artie Escolar. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

20:30-22:00 XLVII. Txistulari Alardea. Parte Zaharra / Konstituzio plaza.

22:45-23:15 Pyrogenie Feuerwerk. Kontxako badia.

23:30-03:30 Kursaal gune zabala. Berbena.Fan&Go. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

23:30-01:00 Donostiako Musika Eskolako Big Band. Parte Zaharra / Boulevardeko kioskoa.

23:30-02:00 Stylo orkestra, dantzaldia. Erdialdea / Easo plaza.

23:30-00:00 Zezensuzkoen entzierroa. Erdialdea / Miramar kaletik Bulebarrera.

23:45-01:15 Amparanoia&Los Artistas. Gros-Ulia / Tomás Alba plaza (Sagues). 

PIRATAK ASTE NAGUSIA

GAUR

14:00 Kofradien bazkariak.

17:00 Pretxupinazoa, Pasai txarangarekin. San Telmotik.

19:00 Ezkila eta Mattiri Ongietorria. Moilaberri.

19:30 Txupinazoa. Flamenka.

20:00 Afariak Trinitate plazan.

23:05 Kontzertua. Akerbeltz erromeria Flamenkan.

23:05 Kontzertua Rukula. Trinitate plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!