Jolasartea argazki tailerra, Nagore Legarretak

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 9a, 00:00

Haur, gazte eta helduekin argigrama tailerrak lantzen dira.

Argazkilari hernaniarrak argazkigintza esperimentatzeko tailer praktikoa bi modalitatetan garatuko du ikasturte berrian.

 

Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak datorren ikasturtera begira prestatu duen Jolasartea lantegi bereziaren matrikula epea ireki du. Lantegia, urritik ekainera izango da, hilean bi saioko maiztasunarekin. Urtarrila atseden hilabetea izango da.

Helburua, argazkilaritzatik modu dinamikoan aktibatzea da, argazkilaritza garaikidean oinarritutako erronken bidez. Egun bakarrean dagoeneko zazpi pertsona apuntatu dira. Horietako gehienak aurreko edizioetan parte hartu duten pertsonak, eta errepikatzeko gogoz dabiltzanak dira. Lantegiaren balorazio positiboaren adierazle ezin hobea da. Argazkigintza esperimentatzeko tailer ludiko praktikoa, aurtengo ikasturtean bi modalitatetan garatuko da: Modalitate presentziala, euskeraz. Txondorra Kultur Elkartean (Egia, Karmengo Ama, 60), hilean bi astearteetan 18:00etatik 20:00etara; Online modalitatea (zuzeneko saioak), gazteleraz, hilean bi saiotan 18:00etatik 20:00etara.

Argazkiak egiteko edozein dispositibo erabili daiteke: mugikor, kamera konpakto, reflex, analogiko zein digitala. Gaztelerazkoa on-line, zauden lekutik zaudela egin daiteke. 

Tailerra 16 urtetik aurrerako argazkizaleei zuzenduta dago: etengabe garatuko den talde-dinamika aprobetxatu nahi dutenei, aktibatzeko, sortzeko eta partekatzeko bultzada aprobetxatuz. Ez da beharrezkoa aldez aurretik argazkigintzari buruzko ezagutzarik izatea. 

Tailerrean argazki lan garaikideetan oinarritutako bi asterako ariketa-erronkak planteatuko dira. Ariketa indibidualak eta kolektiboak izango dira, eta horietan, inprobisazioa, irudimena, norberaren begirada, irudien arteko harremanak, lanen irakurketa, diziplinartekotasuna, teknika eta sorkuntza landuko dira. Lantegiaren ardatza partehartzaileek aurkeztutako ariketak izango dira. 

Informaziorako 665 728 061 telefono zenbakia, nagore.legarreta@gmail.com helbidea edota https://www.nagorelegarreta.com/tailerrak/ webgunea erabili daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!