Luis Goñi bigarren Txingudiko Itsas Zeharkaldian

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 6a, 00:00

Luis Goñi erdian, bere adin mailan aurrena geratu eta gero.

Luis Goñik bigarren amaitu zuen igandean, Txingudiko Itsas Zeharkaldian. Azken metroetan, korrika egin zion ihes garaipenak. 51 urteko hernaniarra, 19 urteko Sergio Nieto errioxarrarekin batera irten zen uretatik, pare parean, baina zutik lehenago jarri zen Nieto, gaztetasunak ematen duen erreakzio azkarrari esker. Hala ere zeharkaldi bikaina egin zuen Goñik eta oraindik lehiakorra dela gazteen aurrean erakutsi zuen. Hurrengo zita Paseo Berrikoa izango da, hilaren 15ean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!