Santio arrakastatsuei datorren urtera arte esango diete gaur Aranon eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 28a, 00:00

Tanborrada Santiotako momenturik dibertigarrienetakoa bihurtu da.

Gaur amaituko dira Santio festak, Aranon Herri Gurasun egunarekin eta Astigarragan goizetik gauerako egitarau zabalarekin.

 

Santio festei, gaur, datorren urtera arte esango diete Astigarragan eta Aranon. Festa borobilak izan dira aurtengoak bi herrietan eta azken ginga jarri nahi diete. Aranon Herri Gurasun eguna izendatu dute azken egun hau. Familian ongi pasatzeko parada izanen dute aranoarrek. Meza eta gero herri gurasoen hamaiketakoa antolatu dute eta umeen pilota partiduekin amaituko da goiza.

Arratsaldean, umeak, gazteak eta gurasoak, elkarrekin arituko dira altxorraren bila eta hori amaituta aparretan bustiko dira, apar festan. Txokolatadarekin bueltatuko dira berora eta festa herri afariarekin eta bingoarekin amaituko da.

 

Bertso jaialdia Kontxa Etxeberria plazan

Astigarragan eguna barrene herrikoiarekin eta soka saltoan hasiko dute. Ondoren, buruari eragingo diote, xake txapelketan eta erretiratuen bazkariaren aurretik, Astigarragako erraldoiek Iruñeko Buztintxuri konpartsaren bisita izango dute, elkarrekin kalejiran ibiltzeko.

Arratsaldean musika, jolasak eta bertso jaialdia izango dira Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Eneko Lazkoz eta Eneko Araiztegi bertsolariekin. Txosnetako afaria eta gero, Itzal taldeak, zezensuzkoak, Kaparrak taldeak eta karaokeak jarriko dute festen azken ukitua.

 

SANTIOAK ASTIGARRAGAN

GAUR

Goizaldean barrene herrikoia eta soka saltoa Txomiñenen. Ondoren gosaria Zipotzan.

10:30 Santiotako xake lehiaketa Kontxa Etxeberria plazan.

12:30 Astigarragako erraldoiak Iruñako Buztintxuri konpartsakoekin batera Foru plazatik.

14:00 Erretiratuen bazkaria Galtzaur elkartean.

16:00 Duo imperiak musika Norberto Almandoz plazan.

16:30 Haurrentzako jolasak Pelotari kalean.

17:30 Gazte jolasak txosnan.

18:30 Kita del Pare txaranga.

19:00 Bertso jaialdia Kontxa Etxeberria plazan: Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Eneko Lazkoz eta Eneko Araiztegi 'Korta'.

21:00 Bizirauten dutenen afaria txosnan AGAk antolatua.

22:00 Itzal taldea Joseba Barandiaran plazan.

22:30 Zezensuzkoa Kale Nagusian.

23:00 Kaparrak taldea eta ondoren Karaokea txosnan.

SANTIOAK ARANON

GAUR-HERRI GURASUN EGUNA

11:00 Meza.
Ondoren: Herri gurasoen hamaiketakoa.
Dantzarik.
Umeen pilota partiduak.

16:00 Altxorraren bila.

17:30 Apar festa.

18:30 Txokolatada.

21:00 Herri afaria.
Bingoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!