Jai Alai Summer Season txapelketako finalak jokatuko dira gaur, Galarretan, 16:30etatik aurrera. A eta B txapelketetako finalak izango dira jaialdiko lehendabiziko biak. Bi finalak irekiko dute jaialdia eta bertan gorriz arituko dira Susperregi eta Aiestaran VI.a eta urdinez, Gurrutxaga eta Apezetxea. Ondoren, A finalean erremontistarik onenak kantxaratuko dira. Bertan, Juaneneak eta Ansak, Barrenetxea IV.aren eta Urrizaren aurka jokatuko dute.
Jai Alai Summer Season txapelketa berezia izaten da, A mailan. Ohiko aurrelariak atzean jokatzen baitute, eta atzelariek aurrelari bezala. Beraz, Urriza eta Ansa atzelari bezala ikusiko dituzte zaleek, eta Juanenea eta Barrenetxea aurrelari gisa.
Asteartean aukeratu zituzten finalerako pelotak eta gorriek material biziaren alde egin zuten, eta urdinek berriz, pelota neutroen edo geldogoen alde. Hala ere, gustora geratu ziren bi bikoteak.
Bi hernaniar eta goizuetar bat
Urumeak bustitzen dituen herrietako hiru ordezkari izango dituzte finalek. B finalean, Aiestaran hernaniarraren eta Apezetxea goizuetarraren arteko lehia ikusiko da. A finalean Barrenetxea hernaniarra da ordezkaria.