Liburutegi ibiltariaren bisita izanen dute gaur Goizuetan eta Aranon

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 26a, 00:00

Liburutegi ibiltariak urte osoko martxarekin segi eta uztailean ere bisita eginen du Aranora eta Goizuetara. Horrela, Leitzako liburutegira liburu eske joan beharrik gabe, herrian bertan, udan irakurtzeko liburuak maileguan hartzeko aukera izanen dute. Gaur, 11:30etatik 12:30etara egonen da Goizuetan eta 13:00etatik 13:30era Aranon. Eskaerak liburutegira mezu bat bidalita egin daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!