Astigarragako txupinazotik, Aranokora

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 25a, 00:00

Astigarragako festak giro ezin hobean hasi dira eta gaur, Santio egunean, egun haundia ospatuko dute. Aranon gaur hasiko dira jaiak.

 

Santio festei atzo eman zitzaien hasiera Astigarragan haurren txupinazoarekin goizean, eta helduenarekin, arratsaldean. Jendetza bildu zen Foru Plazan eguerditik, eta haurrak eta Gaztelekukoak ondoren bazkaltzera joan ziren, arratsaldeko txupinazorako indarberritzeko. Giro hezea eta lainoak nagusi zirela bota zuten txupinazoa Gaztelekukoek, 25garren urteurrena betetzen duten honetan. Pregoia irakurri zuten, txalapartak festen hasiera iragartzen zuen bitartean. Txosnak ere zabaldu ziren, gaueko giroak festa bere sareetan hartzen zuen heinean.

 

Gaur, Aranoko txupinazoaren txanda

Txupinazotik txupinazora, gaur Aranokoa botako du Zapotxinek, bertako fiestei hasiera emanez. Bai Astigarragan eta bai Aranon, esku pelota izango da protagonista eguerdian. 12:30etan Astigarragan Udalbatzaren sokadantza tradizionala izango da eta arratsaldean haurrentzako ur parkea jarriko da Erribera eta Kontxa Etxeberria plazan haurrentzako, eta nerabeentzako Mundarro plazan. Arratsaldean ekitaldi ugari prestatu dira Astigarragan, sei guztira. Aranon ere ez dira kamuts ibiliko. Kantaldia 17:00etan hasiko da Ane, Irati eta Joxe Leonekin eta pala txapelketa azkarra jokatuko da afaldu aurretik

Gaua gustokoagoa dutenek ere badute non aukeratu. Aranon lehenengo Bailarako Gauerdiko Bertso txapelketa izango da eta Astigarragan, lau musika emanaldi izango dira.

 

SANTIO JAIAK GAUR
ASTIGARRAGAN

09:30 Txirrisklako txistularien diana kalez kale.

10:00 II. Santio Jaietako Esku Pelota Txapelketaren finala Txomiñenen. Lizeaga-Apeztegia/Apezetxea-Apezetxea. Etxeberria-Oliden/Egiguren-Garmendia.

11:00 Meza nagusia eta ondoren Txirrisklako txistulariak Santiagomendiko Donejakue ermitan.

12:30 Udalbatzaren soka dantza Foru plazan.

13:00 Bermutaren kermessa Joseba Barandiaran plazan. Kale ikuskizun musikala.

17:00 Ur Parkeak, haurrentzako Erribera plazan eta Kontxa Etxeberria plazan eta nerabeentzako Mundarro plazan.

18:00 Euskal dantzen erakustaldia Txomiñenen. Astigar elkarteak antolatua.

18:00 90eko hamarkadako diskoteka Emakumeon plazan.

19:00 Kolpez blai perkusio kalejira.

19:30 Santa Ageda eguneko idien pisatzea Foru plazan. Goldea elkarteak antolatua.

20:00 The Clams Kontxa Etxeberria plazan. Soul musika Madrilgo emakume taldearekin.

23:30 Kresala musika taldea Joseba Barandiaran plazan.

00:00 Larrain dantza herrikoia Foru plazatik abiatuta.

00:30 Cuatro Bancos eta DJ Fifi eta Fefa txosnan. AGAk antolatua.

00:30 Kresala musika taldea Joseba Barandiaran plazan.

 

SANTIOAK GAUR ARANON

11:00 Meza.

11:30 Hernaniko dultzaineroak.

12:00 Txupinazoa herriko buruhaundi eta erraldoiekin.

12:30 Pilota partiduak. jubenilen artekoa: Sagastibeltza-Xuban Iturbe; Arano-Goizueta: M. Leonet-O- Legarreta, X. Salaberria-E. Elizegi.

17:00 Irati, Ane eta Joxe Leonen kantaldia.

18:30 Herritarron arteko pala txapelketa azkarra. Euria bada, ping-pong txapelketa.

21:00 Herri afaria. Norberak etxetik ekarria. Poteo kalejira.

00:00 Bailarako gauerdiko bertsolarien arteko lehenengo txapelketa. Izena ematea tokian bertan egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!