Ander Amonarriz garaile eta Hodei Lujanbio hirugarren, III. Trikuharrin

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 22a, 00:00

Amonarriz eta Lujanbio Villabonako podiumean.

22 kilometroko proban nagusitu zen Agerreko korrikalari hernaniarra, 1:52:54 denboran helmugaratuta.

Larunbatean jokatu zuten Villabonan Trikuharri mendi lasterketaren hirugarren edizioa, eta emaitza bikaina lortu zituzten bailarako korrikalariek. 22 kilometroko proban Ander Amonarriz hernaniarra izan zen azkarrena, 1:52:54 denboran helmugaratuta; eta podiumean Hodei Lujanbio goizuetarra izan zuen lagun, hirugarren postuan sailkatuta (1:54:50). Proba berean Mattin Sanzberro hernaniarra 81. postuan helmugaratu zen (2:43:41).

Leitza izan zen bailarako azkarrena 12 kilometrokoan

Trikuharri lasterketako proba laburrean, 12 kilometrokoan, Imanol Kañamaresek irabazi zuen lasterketa, 51:12 markarekin. Bailarako korrikalarien artean Iñigo Leitza hernaniarra izan zen azkarrena, 15. postuan helmugaratuta (57:51). Gainontzean, ondorengo hurrenkeran iritsi ziren: Julen Goikoetxea (1:02:31), Mikel Iruretagoyena (1:03:40), Sergio Fernandez (1:04:54), Libe Lafuente (1:06:48), Oier Albo (1:08:49), Luken Zinkunegi (1:16:16) eta Jon Minguez (1:19:54).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!