Philppsen 3; Grmay 3

Andoni Urbistondo 2024ko uzt. 18a, 09:09

Erori egin da afrikarra eta Alpecin taldeak lan bikaina egin du belgikarrarentzat.

Zer kontatu gutxi, Nimes-era bidean. Esprinta ziurra, eta abenturazaleak kieto. Saiatu zirenak, alperrik. Esprinta kaotiko samarra izan da, aldrebesa, eta bi kilometrora Grmay lurrera. Alpecin hazi egin da eta ezinhobe prestatu dio esprinta belgikarrari. Bauhaus bigarren, Kristoff hirugarren. Erregulartasunaren mailloterako borrokan puntu zaku ona garailearentzat!

Bihar 17.  etapa, bukaera 3. mailako Superdevoluy eski estazioan. Aurrez bigarren eta lehen mailako mendate bana. Gauzak normal, ihesaldiarentzat izango da etapa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!