Gaur ezagutuko dugu Jai Alai Summer Seasoneko lehenengo bikote finalista

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 18a, 00:00

Barrenetxeak aurrelari bezala jokatuko du.

Juanenea-Ansa eta Barrenetxea-Urriza bikoteen arteko partidutik aterako da lehenengo finalista.

 

Gaur arratsaldean jokatuko da Galarretan Jai Alai Summer Seasoneko hirugarren jardunaldia. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da jaialdia, eta gaur bertan ezagutuko dugu lehenengo bikote finalista. 

Juanenea-Ansa eta Barrenetxea-Urriza bikoteen arteko partidutik irtengo dira lehenengo finalistak. Izan ere, lehenengo partidua irabazita iritsi dira hirugarren jardunaldira bi bikoteak; hortaz, gaur irabazten duenak aurrera egingo du zuzenean. 

Beste bi partiduak bigarren mailakoak izango dira; lehenengoan Goikoetxea-Eskudero bikoteak Zaldua-Zubiri bikotearen aurka jokatuko du, eta bigarrenean Gurrutxaga-Apezetxea bikotea Susperregi-Aiestaran VI bikotearen aurka arituko da. 

 

Aiestaran Buruz Burukotik kanpo geratu da

Asteartean jokatu zuen Aiestaran VI.ak Buruz Buruko txapelketako partidua Eskuderoren aurka. 30-23 galduta, txapelketatik kanpo geratu da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!