Le Normand ergobiarrak, beste titulu garrantzitsu bat bailarara

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 15a, 09:36

Ergobian bizi den defentsak Espainiarekin lortu du Eurokopa irabaztea, Luis Llopis hernaniarrak Real Madridekin Championsa irabazi eta gero.

Futbol denboraldi oparoa izan da amaitu berri dena bailarako futbolarientzat. Ergobian bizi den Robin Le Normand defentsak Eurokopako titulua lortu du Espainiarekin, Luis Llopis atezainen entrenatzaileak Liga eta Champions League-a Real Madridekin irabazi eta gero. Le Normand, oraindik Realeko jokalaria dena, titularra izan da Luis de la Fuentek zuzentzen duen selekzioan, baita finalean ere. 

Txapeldun izateko,  2-1 gailendu zen Espainia finalean Ingalaterrako selekzioaren aurka, Oyarzabal eibartarrak 88garren minutuan sartu zuen golari esker. Realeko lau jokalarik hartu zuten parte finalean (Le Normand, Zubimendi, Merino eta Oyarzabal) eta Le Normandek 82garren minutuan utzi behar izan zuen zelaia, giharretako lesio baten ondorioz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!