Bailarako zortzi talde sailkatu ziren Donosti Cupeko txapeldunen fasera, baina ezin izan zuten bidea luzatu

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 9a, 00:00

Juventus Academy (Guatemala) eta Paris 15 (Frantzia) taldeetako jokalariak, ostiralean Zubipen, 12 urteko mutilen final hamaseirenetako partiduan.

Horietatik hiru izan ziren beste kanporaketa bat gainditzeko gai: Hernani B, 19 urtez azpiko mutiletan; Hernani A, 13 urteko mutiletan; eta Mundarro C, 10 urtez azpiko mutiletan.

Aurreko aste osoan zehar jokatu zen Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketa, Urumea bailarako 18 talde tartean zirela. Hiruna partidu jokatu zituzten ligaxkan, eta bailarako zortzi talde sailkatu ziren txapeldunen fasera, euren multzoko bi onenen artean. Hortik aurrera, ordea, nabarmen zaildu zitzaien bidea, eta ez zuten azkeneko kanporaketetara iristerik izan.

Mutilen hiru taldek lortu zuten kanporaketa bat gainditzea, txapeldunen fasean: Hernani B taldeak, 19 urtez azpikoetan; Hernani A taldeak, 13 urtekoetan; eta Mundarro C taldeak, 10 urtez azpikoetan. Bigarren kanporaketan geratu ziren txapelketatik kanpo.

17 urtez azpiko neska hernaniarrak, kontsolazioko final laurdenetara

Kontsolazio fasea jokatu zuten bailarako beste hamar taldeek, beraien multzoko hirugarren edo laugarren izan ondoren. Fase ho­rretan, nesken talde baka­rrak egin zuen bide luzeena: 17 ur­tez azpiko hernaniarrek. Bi kanpo­­raketa gainditu zituzten, eta fi­­nal laurdenetara iritsi ziren. Etio­piako Greek Community School taldea menderatu zuten final hamaseirenetan (3-0), eta Paris 15 talde frantziarra final zortzirenetan (2-0). 1-0 galdu zuten final laurdenetako kanporaketa, Donostiaren kontra.

Bailarako beste lau taldek ere lortu zuten kanporaketa bat gainditzea, kontsolazio fase horretan; baina ezin izan zuten aurrera egin bigarrenean.

Lurralde osoko zelaietan aritu dira bailarako taldeak, eta Zarkumendegin eta Zubipen ere izan da futbol festa ederra, asteartetik larunbatera. Munduko hamaika txokotako talde eta jokalariak izan dira bertan.

 

DONOSTI CUP 2024 - BAILARAKO TALDEEN EMAITZAK

19 urtez azpiko mutilak

HERNANI A

Ligaxkan hirugarren, partidu bat irabazi eta bi galduta. Kontsolazio fasean, final zortzirenetara iritsi zen, Amara Berri 2-0 gaindituta. ASD Pro Ragusaren kontra galdu zuen (4-1).

HERNANI B

Ligaxkan lehenengo, bi partidu irabazi eta bat berdinduta. Txapeldunen fasean, final zortzirenetara iritsi zen, The English School penaltietan gaindituta. Galactic Soccerren kontra galdu zuen penaltietan, bana berdindu ondoren.

17 urtez azpiko neskak

HERNANI

Ligaxkan hirugarren, partidu bat irabazi eta bi galduta. Kontsolazio fasean final laurdenetara iritsi zen, Greek Community School (3-0) eta Paris 15 (2-0) gaindituta. Donostiaren kontra galdu zuen (1-0).

16 urteko mutilak

HERNANI

Ligaxkan bigarren, bi partidu irabazi eta bat galduta. Txapeldunen fasean, penaltietan galdu zuen aurreneko kanporaketa, Atletic Sant Justen kontra.

15 urteko mutilak

HERNANI

Ligaxkan hirugarren, partidu bat berdindu eta bi galduta. Kontsolazio fasean, penaltietan galdu zuen aurreneko kanporaketa, Antigua Luberriren kontra.

14 urteko mutilak

MUNDARRO

Ligaxkan laugarren, hiru partiduak galduta. Kontsolazio fasean, final hamaseirenetara iritsi zen, Lengokoak 0-7 gaindituta. Eglantinsen kontra galdu zuen, penaltietan.

13 urteko mutilak

MUNDARRO A

Ligaxkan bigarren, partidu bat irabazi eta bi berdinduta. Txapeldunen fasean, penaltietan galdu zuen aurreneko kanporaketa, Hondarribiaren kontra.

MUNDARRO B

Ligaxkan laugarren, hiru partiduak galduta. Kontsolazio fasean, final hamaseirenetara iritsi zen, Cristo Rey Oleiros 1-2 gaindituta. Ultimate Madriden kontra galdu zuen (20-0).

HERNANI A

Ligaxkan bigarren, bi partidu irabazi eta bat galduta. Txapeldunen fasean final hamaseirenetara iritsi zen, Danena 4-2 gaindituta. AR Javi Torresen kontra galdu zuen (6-1).

HERNANI B

Ligaxkan laugarren, hiru partiduak galduta. Kontsolazio fasean, 2-0 galdu zuen aurreneko kanporaketa, Vasconiaren kontra.

12 urteko mutilak

MUNDARRO A

Ligaxkan bigarren, partidu bat irabazi eta bi berdinduta. Txapeldunen fasean, 6-0 galdu zuen aurreneko kanporaketa, Futdiverren kontra.

MUNDARRO B

Ligaxkan laugarren, hiru partiduak galduta. Kontsolazio fasean, 5-0 galdu zuen aurreneko kanporaketa, Sevresen kontra.

HERNANI

Ligaxkan bigarren, bi partidu irabazi eta bat galduta. Txapeldunen fasean, 5-1 galdu zuen aurreneko kanporaketa, Inter Unionen kontra.

11 urteko mutilak

MUNDARRO A

Ligaxkan hirugarren, partidu bat irabazi eta bi galduta. Kontsolazio fasean, 5-7 galdu zuen aurreneko kanporaketa, Merignac Arlacen kontra.

MUNDARRO B

Ligaxkan laugarren, hiru partiduak galduta. Kontsolazio fasean, 4-2 galdu zuen aurreneko kanporaketa, Mary Warden kontra.

10 urtez azpiko mutilak

MUNDARRO A

Ligaxkan bigarren, partidu bat irabazi eta bi berdinduta. Txapeldunen fasean, 17-0 galdu zuen aurreneko kanporaketa, Donostiaren kontra.

MUNDARRO B

Ligaxkan hirugarren, partidu bat irabazi eta bi galduta. Kontsolazio fasean, final laurdenetara iritsi zen, San Ignacio 1-7 gaindituta. Sanseren kontra galdu zuen (6-0).

MUNDARRO C

Ligaxkan lehenengo, hiru partiduak irabazita. Txapeldunen fasean, final laurdenetara iritsi zen, Lengokoak 0-7 gaindituta. Antiguokoren kontra galdu zuen (2-8).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!