[EGURALDIA] Gaur bero egingo du, bihar berriro euria iritsi aurretik

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 5a, 07:46

Gaur bero egingo du eta gero ekaitza lehertu daiteke. Kantauri isurialdeko leku batzuetan behe-laino batzuk agertuko dira, nahiz eta gero desagertu, eta leku gehienetan eguzkitsu egongo da goizean goizetik. Tenperaturak kostaldean 25 ºC inguruan geratuko da. Arratsaldean bero-lainoak ugarituko dira eta egunaren amaieran zaparradak eta trumoi-ekaitzak izango dira; zenbait lekutan zaparrada haundiak eta txingorra bota ditzake. Gainera, Kantauri isurialdean behe-lainoak ugaritu egingo dira azken orduetan. Ekialdeko haize suabea ibiliko da eta arratsaldean iparraldera joko du. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak izan daitezke.. Min.15º / Max.26º

Bihar berriro ere giro umela eta freskoa. Ostiraleko beroaren ondoren, larunbatean doi-doi gaindituko dira 20 ºC-ak ipar isurialdean eta Nafarroa hegoaldean 25 ºC-ra iristea zaila izango da. Ilun egongo da eta ipar isurialdean euria edo zirimiri pixka bat egingo du. Zenbat eta hegoalderago, eta orduan eta lehorrago egongo da, tarte eguzkitsuekin; hala ere, ez da baztertzen zirimiri pixka bat egitea. Ipar-mendebaldeko haizea indartu egingo da eta Nafarroa hegoaldean ziertzoa bereziki zakar ibiliko da... Min.15º / Max.20º

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!