Laiene Pikabea ereñotzuarra indartsu bueltatu da aizkorara, lesioa gainditu eta gero. Pasa den ekainaren 23an, Mungian, Euskal Herriko Aizkora Txapelketako kanporaketan, finalerako sailkapena eskuratu zuen. Laugarren amaitu zuen, hamabi aizkolaritik, eta finalera lehenengo seiak sailkatu ziren: Nerea Arruti (8:19), Nerea Sorondo (9:11), Oihana Fernandez de Barrena (10:23), Laiene Pikabea (10:40), Lucia Orbe (11:10) eta Irati Astondoa (13:05).
Malen Barrenetxea hernaniarra pasea lortzetik gertu geratu zen, baina zortzigarren izan zen (13:44). Finaletik kanpo geratu ziren honakoak ere: Karmele Gisasola (13:33), Maika Ariztegi (14:44), Xanta Sousa (16:11), Uxue Ansorregi (17:10) eta Ainize Perez (17:20).
Uztailaren 20an jokatuko da finala, Elgoibarren.