Astelehenean eman zitzaion hasiera EuskarAbenturari, Atharratzen. Euskal Herriko eta inguruko 127 gazte eta 30 lan taldeko kide batu dira, 400 kilometro egiteko, 27 herri bisitatzeko eta beste hamaika eduki ezagutzeko: «Den-dena euskeratik eta euskeraz! Beste behin, izugarria izango da!».
Aurtengo edizioko parte hartzaileak, errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzekoak dira. Gehiengoak bizkaitarrak dira, 43; gipuzkoarrak 28 dira; Nafarroatik 24 etorri dira; Arabatik 13; Lapurditik 10; Behe-Nafarroatik 6; Zuberotik 2; eta Cucotik (Peru) bat.
Aurten, guztira 27 herritan pasako dute gaua: Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Zubiri, Iruña, Añana, Argantzun, Gasteiz, Izarra, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Bermeo,
Bilbo eta Getxo. Herri hauez gain, Urumea bailarako zirrikituetatik pasako da seguruenik marea laranja aurtengo udan ere.
Aurten ere lantalde sendoa osatu dute Euskabenturarako «partehartzaileen segurtasuna bermatzeko, besteak beste». Gazteekin batera, 30 lagunek osatutako lantaldea jonago da; hala nola, 2 koordinatzaile, 10 begirale, 4 begirale laguntzaile, 2 begirale buru, 3 mediku, 2 erizain, 2 gidari, euskara teknikari 1, 2 argazkilari, kameralari 1 eta komunikazio arduradun 1.