[EGURALDIA] Ostarteak ikusiko ditugu datozen bi egunetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 3a, 09:12

Gaur zerua laino gutxirekin edo oskarbi egongo da, ipar-ekialdeko eskualdeetan izan ezik, han behe-lainoen hondarrak gera daitezke. Iparraldeko haizea suabe ibiliko da eta 21 gradura igoko da maximoa. Min.12º / Max.21º

Bihar ipar isurialdean lainoak ugaritu egingo dira goizean goiz eta gainerako orduetan zerua partez lainotua geratuko da, leku batzuetan estalita; euria egiteko probabilitatea txikia izan arren ez da baztertzen behe-lainoek han-hemenka zirimiri apur bat uztea. Iparraldeko haizea suabe ibiliko da eta ziertzoa ere aurreko egunetan baino suabeago ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez... Min.14º / Max.21º

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!