Zapi gorriak lepoan etzitik igandera, Martindegiko San Fermin jaietan

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 3a, 00:00

Arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera sagardo dastaketari.

Goizeko 10:30etan emango zaie hasiera Martindegiko San Ferminei, eta jarduera ugari izango dira egun osoan zehar; besteak beste, haurrentzako jokoak, tiro karabina lehiaketa, herri kirolak eta erromeria Bide Batez taldearekin.

Hemen dira Martindegi auzoko jai kuttunak, hemen dira San Ferminak! Etzi emango zaie hasiera Martindegiko San Ferminei, eta igandera arte, ekintza mordotan parte hartzeko parada ederra izango dute auzotarrek. Ostiral goizean emango zaie hasiera ofiziala jaiei, auzoko zirrikituak zeharkatuko dituen kalejirarekin, eta segidan, auzoko hildakoen omenezko meza egingo dute. Meza amaituta, Oialume tabernak hamaiketako bikaina eskainiko die auzotarrei, festak indarrean hasteko. Goiza amaitzeko, auzoko txikientzat jolasak antolatu dituzte eta buruhaundiak aterako dira maxkuriak eskuetan dituztela, bizkarrak bero-bero jartzera. 

Arratsaldean, Andoni Magoak 'desorekatua' izeneko emanaldia eskainiko die auzotarrei, eta 17:30ak aldera, LIII. Tiro karabina lehiaketak hartuko du protagonismoa. 18:00etatik aurrera, berriz, puzgarrietan zilipurdika ibiltzeko aukera izango dute auzoko txikiek. 19:00etan, herri kirolek hartuko dute erreleboa eta aizkoran ariko dira ondorengo lau emakumeak: Malen Barrenetxea Martindegiko auzotarra, Nerea Arruti, Irati Astondo eta Uxue Ansorregi. 

Afaldu aurretik egarria dena asetzeko, sagardo dastaketa eta pintxo jana antolatu duten auzotarrek. Ondorengoak izango dira parte hartuko dute sagardotegiak: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta, Indioene, Bereziartua eta Mendizabal.

Jaien lehenengo egunari amaiera emateko, gorputzak mugimenduan jarriko dituzte Bide Batez taldearen erromeriarekin.

SAN FERMINAK 2024

MARTINDEGI 

ETZI

10:30 Festei hasiera emateko auzoan zehar kalejira

11:00 Auzoko hildakoen aldeko meza

Ondoren, hamaiketakoa Oialume tabernaren eskutik

12:00 Haur jolasak eta buruhaundiak

17:00 Andoni Magoa 'Desorekatua'

17:30 LIII. Tiro karabina lehiaketa

18:00 Puzgarriak

19:00 Dastatzeko tortilak jasotzea. Tortila goxoenaren emaitza Akelenea Jatetxeak saritua

19:00 Herri Kirolak. Lau emakume aizkolari beraien arteko deman: Malen Barrenetxea; Nerea Arruti; Irati Astondoa; eta Uxue Ansorregi.

20:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak, ondorengo sagardotegiekin: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta, Indioene, Bereziartua eta Mendizabal

22:30 Erromeria Bide Batez taldearekin

UZTAILAK 6, LARUNBATA

10:30 Mobida

13:00 Goiko aristian oroigarri xume bat 'gure artean ez daudenentzat'. Tturko familiari eskertza, ematen diguten 
harreragatik

14:30 Auzo bazkaria

17:00 Inkansables txaranga

17:30 Gaztetxoentzat zalditxoak

18:00 Apar festa Laket tabernak antolatuta

19:30 Arratsaldeko dantzaldi saioa Itzal taldearekin

22:15 XX. Zaldi dema:
Oiartzungo Aritz Garaiar 'Mixiyua'
Hernaniko Inaxio Zerain

Jarraian dantzaldia Itzal taldearekin

Ondoren platano dantza lehiaketa xelebrea

UZTAILAK 7, IGANDEA

Goizean goiz Diana Astigarragako Txirriskla txistularien eskutik

12:30 Euskal Festa

Aizkolariak:
Iker Vicente eta Aitor Saralegi
Hodei Ezpeleta eta Igoin Pikabea.

Harrijasotzaileak:
Udane Ostolaza eta Aritz Aranguren 'Norde'

13:00 Bertsolarien saioa: Amets Arzallus eta Jexux Mari Irazu

17:30 Toka txapelketa nagusia 
(Gurutzeta sukaldeak antolatuta)

17:30 Puzgarriak

18:00 Bertsolariak: Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu eta Nerea Ibarzabal

Jarraian Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin

Ondoren Kalejira auzoan zehar festei amaiera emateko

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!