Urumea bailarako 18 talde Donosti Cupen, eta 109 partidu Zarkumendegin eta Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 2a, 00:00

Atezain bat, geldiketa polita egiten Zubipen, iazko Donosti Cupen.

Martxan da atzotik Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketa, Mundarroko hamar eta Hernaniko zortzi talde tartean direla. Gehienek gaur ekingo diote lehiari, eta gutxienez hiruna partidu jokatuko dituzte ostegunera bitarte.

Abian da, beste urte batez, Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketa. Atzotik igandera bitarte, maila guztietako ehunka talde ariko dira lehian, eta tartean izango dira Urumea bailarako 18 ere: Mundarroko hamar talde, eta Hernaniko zortzi.

Gutxienez launa partidu jokatuko dituzte denek: ostegunera bitarte hiru, ligaxka fasean; eta kanporaketa faseko partidu bat ostiralean. Bailarako hiru taldek atzo ekin zioten txapelketari, eta gaur ariko dira aurrenekoz gainerakoak. Ligaxkan lortutako emaitzen arabera, txapeldunen fasea jokatuko dute ondoren, multzoko aurreneko bi postuetan sailkatuz gero; edo kontsolaziokoa, hirugarren edo laugarren sailkatuta.

 

85 partidu Zubipen, eta 24 Zarkumendegin

Gipuzkoa osoko zein Lesaka edo Lekunberriko zelaietan ariko dira Mundarroko eta Hernaniko taldeak, datozen egunetan. Baina bailaran bertan ere makina bat partidu jokatuko dira aste honetan zehar. Zehazki, 109 partidu: Zubipen 85 eta Zarkumendegin 24. Astigarragako futbol zelaian ligaxka fasean jokatuko dituzte partiduak, gaurtik ostegunera bitarte, goizeko 10:00etatik aurrera egun osoan zehar.

Hernanin ere izango dira ligaxkako partiduak, zelaia bitan banatuta. Gaurtik ostegunera, 10:00etan hasiko dira, eta 54 partidu jokatuko dituzte hiru egunetan. Baina hortik aurrera ere izango da txapelketaz gozatzeko aukera, Zubipen: ostiralean 20 kanporaketa jokatuko dituzte; eta larunbatean beste 11, tartean hiru semifinal. Euskal taldeez gain, Espainiatik, Estatu Batuetatik, Palestinatik eta Mexikotik etorritakoak ariko dira Zarkumendegin. Eta herrialde horietakoez gainera, Kolonbiakoak, Etiopiakoak, Irlandakoak, Frantziakoak eta Andorrakoak ikusteko aukera izango da Zubipen.

 

DONOSTI CUP 2024

BAILARAKO TALDEAK

19 urtez azpiko mutilak

HERNANI

Gaur, Hernani A-Alginet
(10:00, Beasainen)

Bihar, Hernani B-Atletic Sant Just (18:15, Puion)

Bihar, Merignac-Hernani A (18:45, Lekunberrin)

Etzi, 7Tree-Hernani B (13:15 Zarkumendegin)

Etzi, Hernani A-Orlando City Seminole (18:45, Elgoibarren)

17 urtez azpiko neskak

HERNANI

Bihar, SoCal Select-Hernani (17:45, Zarautzen)

Etzi, Hernani-LSA Academy B (16:30, Ordizian)

16 urteko mutilak

HERNANI

Gaur, Rayo Ensanche-Hernani (10:00, Eibarren)

Bihar, CT Brasileño A-Hernani (17:15, Oiartzunen)

Etzi, Hernani-Atl. Balompédica Isla Tranquila (15:30, Bergaran)

15 urteko mutilak

HERNANI

Gaur, Espagnol Orleans-Hernani (16:00, Pasaian)

Bihar, Club FDE-Hernani (13:15, Idiazabalen)

Etzi, Juventud Laguna-Hernani (17:45, Villabonan)

14 urteko mutilak

MUNDARRO

Gaur, Aika Sport-Mundarro (10:00, Zizurkilen)

Bihar, Mundarro-Igeltegi (18:45, Alegin)

Etzi, Mundarro-Albion Elite Red (12:15, Puion)

13 urteko mutilak

MUNDARRO

Gaur, TLR Sport-Mundarro B (15:00, Pasaian)

Gaur, Amara Berri-Mundarro A (18:15, Villabonan)

Bihar, Galactic Soccer-Mundarro A (10:00, Idiazabalen)

Bihar, Mundarro B-Inter Unión (15:30, Zarkumendegin)

Etzi, Mundarro A-Futlab Xperience (16:30, Zarkumendegin)

Etzi, San Francisco Glens-Mundarro B (17:45, Zarkumendegin)

HERNANI

Gaur, Hernani B-Beti Ona (13:15, Villabonan)

Bihar, Futstars Academy B-Hernani A (16:30, Alegin)

Bihar, Eglantins-Hernani B (19:30, Berion)

Etzi, Brain Football-Hernani B (16:30, Lesakan)

Etzi, Hernani A-Ardanavy (18:45, Zizurkilen)

12 urteko mutilak

MUNDARRO

Gaur, Mundarro B-Independiente Madrid (15:30, Matigoxotegin)

Gaur, Mundarro A-Rayo Ensanche (18:45, Irun-Ventasen)

Bihar, Alginet-Mundarro A (15:30, Herreran)

Bihar, Mundarro B-Espagnol Orleans (18:45, Orion)

Etzi, Mundarro A-Goal Team Tibacuy (10:00, Zubipen)

Etzi, Mundarro B-BCN Junior Team A (15:30, Cesar Beniton)

HERNANI

Gaur, Hernani-Atletic Sant
Just B (11:00, Zubipen)

Bihar, Hernani-Lagos Soccer Star Acad. (18:15, Martutenen)

Etzi, Hernani-Vasconia C (18:45, Zubipen)

11 urteko mutilak

MUNDARRO

Gaur, Mundarro B-Croises de Bayonne (17:45, Oñatin)

Gaur, Mundarro A-Galactic Soccer (18:45, Tolosan)

Bihar, Añorga A-Mundarro A (12:15, Zubipen)

Bihar, Top Tec Academy A-Mundarro B (15:30, Zarautzen)

Etzi, Club FDE-Mundarro B (13:15, Orion)

Etzi, Mundarro A-Barça Academy (17:45, Matigoxotegin)

10 urtez azpiko mutilak

MUNDARRO

Gaur, San Ignacio B-Mundarro B (15:30, Errenterian)

Gaur, Sanse A-Mundarro C (15:30, Errenterian)

Gaur, Mundarro A-Igeltegi B (18:45, Errenterian)

Bihar, Aldapeta Maria A-Mundarro A (13:15, Zubipen)

Bihar, Antiguoko A-Mundarro B (15:30, Zubipen)

Bihar, Mundarro C-Ekintza (15:30, Zubipen)

Etzi, Mundarro B-Futbol Teknika A (12:30, Herreran)

Etzi, Futbol Teknika B-Mundarro A (15:30, Zubipen)

Etzi, Mundarro C-Tolosa A (15:30, Tolosan)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!