[EGURALDIA] Giro grixa uztaila hasteko. Gaur euria egingo du eta bihar goizean ere bai.

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 1a, 07:58

Gaur lainoak eta ostarteak zeruan. Goiza aurrera joan ahala Kantauri isurialdean behe-lainoak ugarituz joango dira eta gero lainoak hegoaldeko zenbait tokitan ere zabalduko dira, batez ere Araban. Goizetik aurrera iparraldean euria egingo du, sarriago eta ugariago arratsaldean. Ipar-haizea ibiliko da, indartsuago, eta barnealdean tenperatura maximoak bizpahiru gradu baxuagoak izango dira.. Min.14º / Max.19º

Bihar lehenengo partean iparraldean behe-lainoak ugariak izango dira eta noizbehinka euri txikia egingo du; orduak pasa ahala atertuz joango da. Iparraldeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin arratsaldean. Tenperaturan aldaketa haundirik ez.. Min.15º / Max.19º

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!