[EGURALDIA] Giro grixagoa, San Joanen azkeneko egunean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 27a, 15:41

Goizean goiz zeruak oso kolore polita erakutsi duen arren, giro grixagoarekin hasi dugu gaurko eguna, eta behe-lainoak nagusitu dira momentu askotan. Berdintsu jarraituko du arratsaldean ere. Tenperatura apur bat jaitsi den arren, udako balioekin jarraitzen dugu. Min.17º / Max.23º

Giro pixka bat ilunagoa izango da biharkoan, batez ere goizean. Goizean Kantauri isurialdean zerua lainotuta egongo da, behe-lainoekin, eta baliteke zenbait tokitan xirimiria egitea. Arratsaldean, berriz, saretuago egongo da. Min.18º / Max.21º

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!