AEK euskaltegian izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 27a, 00:00

Hernanialdeko AEK-k jakinarazi nahi du abian duela aurrematrikula-kanpaina. Datorren ikasturtean euskera ikasteko asmoa duenak ez du irailera arte itxaron beharko. Gainera, aurrematrikula bihar baino lehen egiten duenak hainbat abantaila izango ditu: aurtengo prezioari eutsiko dio; ordainketa malguagoa izateko aukera, eta lehentasuna izango du taldeak osatzeko orduan. Izena emateko, edo informazio gehiagorako Hernanialdeko euskaltegietara hurbildu besterik ez dago. Astigarragako AEK, Kultur etxe zaharra 607 610 687, astigarraga@aek.eus; Hernaniko AEK, Larramendi 11, behea, 607 592 864, hernani@aek.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!