Familia-langile aritzeko, izenematea bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 25a, 09:56

Deialdia egin du LAGA Gizarte Zerbitzuak, eta bere erregistro orokorrean edo online apuntatu daiteke.

Deialdia egin du Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuak, familia-langile lanpostuan aritzeko izangai zerrenda osatzeko; eta interesa dutenek, bihar arte daukate izena emateko aukera: Gizarte Zerbitzuaren Erregistro orokorrean (Leitzako udaletxean); edo online, egoitza elektronikoaren bitartez (lagagizartezerbitzua.egoitzaelektronikoa.eus). Zehazki, bihar eguerdiko 14:00etan bukatuko da epea.

Epea igarota, onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratuko dute lagagizartezerbitzua.org atarian. Hiru eguneko epea izango da erreklamazioak aurkezteko, eta ondoren, behin betiko zerrenda kaleratuko dute, hautaketa probak egiteko datarekin eta tokiarekin batera.

Probak gainditzen dituztenekin, hiru zerrenda egingo dituzte. Horietako bat, osatuko dute pro­fesionaltasun ziurtagiriak es­ka­tzen duen titulazio ofiziala egi­aztatzen duten langileekin: eri­zaintzako zainketa osagarri­etako teknikaria; mendekotasun egoeran dauden pertsonei arre­ta emateko teknikari titulua; gizarteratzeko goi-mailako teknikaria; eta pertsonei arreta soziosanitarioa etxean emateko profesionaltasun ziurtagiria. Bigarren zerrendan egongo dira salbuespenezko edo behin-behineko gaikuntza aurkezten duten langileak. Eta hirugarrenean, es­katutako lanbide kualifikaziorik ez duten pertsonak.

Deialdiaren baldintzak eta informazio osoa eskuragarri daude lagagizartezerbitzua.org atarian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!