Aner Miner lider, Hernaniko Bola Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 21a, 12:01

Aurreko ostiralean jokatu zuten Ereñotzun, giro jatorrean, San Antoniotako Bola eta Toka Txapelketa. Bolan, Felix Maiz nagusitu zen gizonezkoetan, 36 brilarekin, Aner Miner ereñotzuarrarekin berdinduta; eta emakumezkoetan Bea Unzue izan zen onena (31). Tokan, berriz, Juan Mari Iñurrategi (13) eta Elena Aldaz (7) nagusitu ziren.

Hernaniko Bola Txapelketaren lehenengo tiraldia ere bazen Ereñotzukoa, eta Aner Miner dago lider, Ibon Minerren (33) eta Fernando Gallegoren (32) aurretik. Ekainaren 25ean izango da bigarren eta azkeneko tiraldia, 17:00etan Benta Berriko bolatokian, Etxeberri auzoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!