[EGURALDIA] Giro ezegonkorra nagusi, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 20a, 08:31

Ezegonkortasuna areagotu egingo da gaur, berriro ere. Zeruan lainoak izango dira nagusi, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura beste koska bat jaitsiko da; beroenak 19-21ºC artean geratuko dira. Zaparrada trumoitsuak botako ditu.  Min.14º / Max.19º

Bihar, aldiz, giroak egonkortzera egingo du. Goizaldean eta goizeko lehen orduetan lainoak ugariak izango dira oraindik, baina orduak igaro ahala, ostarteak zabaltzen joango dira. Arratsaldean lainoak urdinguneekin tartekatuko dira. Tenperatura maximoa zertxobait igoko da.  Min.12º / Max.20º

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!