Enaitz Goñi, Espainiako Trialsetan bihartik

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 18a, 00:15

Joko Olinpikoetarako sailkapen probak izango dira gaurtik Mallorcan, eta astigartarra 200 libre, 200 bizkar eta 400 libre probetan ariko da.

Gaur hasiko dira, Mallorcako Son Hugo igerilekuan, igeriketako Espainiako Olinpiar Trialsak. Pariseko Joko Olinpikoetara joateko egin behar diren gutxiengo markak lortzeko azken aukera. Partaideen artean Enaitz Goñi (Bidasoa) izango da. Astigarragako igerilariak hiru probetan hartuko du parte: 200 libre, 200 bizkar eta 400 libre probetan. 

Goñik bihar goizean debutatuko du 200 metro estilo libreetan. Etzi bigarren proba izango du 200 metro bizkar estiloan, eta larunbatean amaituko du partaidetza 400 metro estilo libreko probarekin. Helburua bere markak hobetzea izango da.

 

Lau igerilarik dominak, 
Gipuzkoako txapelketan

Bestetik, asteburuan Gipuzkoako infantil eta adinen arteko txapelketa jokatu zen Tolosan. Bertan igerilari hernaniarrak izan ziren eta lau igerilarik dominak lortu zituzten.

Eñaut Zabalegik (Hernani KE) urrea irabazi zuen, 50 bularren (35.90), 2010 urtean jaiotakoen artean. Zilarra ere eskuratu zuen 100 bularrean (1:18.68). Adin berean, Hegoi Lazkozek (CD Fortuna) ere bi domina lortu zituen 1.500 libre (20:37.63) eta 400 metro estiloetan (6:02.91). Uxue Sanchok (Hernani KE) ere zilarrezko domina lortu zuen 50 metro bularren (39:06). 2011n jaiota­koen artean, Jurdan Zalduak (Her­nani KE) 100 (1:03.08) eta 800 libreetan (10:55.16) brontzezko eta zilarrezko dominak lortu zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!