Unax Otegi bederatzigarren, Gipuzkoako erlojupeko eta lineako txapelketetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 17a, 16:58

Aizarnazabalen izan zen erlojupeko lasterketa, pasa den asteartean, eta asteburuan Eibarren, lineakoa.

Unax Otegi hernaniarrak bederatzigarren amaitu zuen Gipuzkoako Txapelketa, junior mailan, pasa den asteburuan Eibarren. Sasoi onean egoteaz gain erregulartasuna ere erakutsi du, Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko hernanirrak. Baita bere taldekide den Unax Betelu donostiarrak. Bosgarren postua eskuratu zuen, Aimar Fernandez de Gorostiza txapeldun berriaren (Ipar Maquina) denbora berean.

Unax Otegi minutu eta 36 segundora iritsi zen. Aimar Capdequi astigartarra 31.a izan zen, 6:04ra, eta, horrez gain, hirugarren sailkatu zen tarteko helmugen sailkapenenean.

Taldeka, laugarren postua eskuratu zuen Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeak.

Aurretik, asteartean, ekainak 11, Otegik, Iturratek eta Beteluk erlojupekoko Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten, Aizarnazabalen, eta 9, 12 eta 13. postuak eskuratu zituzten hurrenez hurren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!