Barrenetxea eta Zubiri finalerdietan izango dira

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 15a, 00:00

Sagardoaren Txapelketan Jabalerarekin sailkatu da hernaniarra eta Ansarekin goizuetarra. Urriza-Martirena eta Ezkurra II-Azpiroz dira beste bi bikote sailkatuak.

 

Amaitu da Sagardoaren Txapelketako lehenengo fasea eta finalerdien konposaketa erabaki da. Urriza eta Martirena (Aburuza) bikotea sailkatu da lehenengo postuan eta finalaurrekoan atzoko aurkari berdinak izango dituzte, Ansa II-Zubiri (Bereziartua). Bigarren finalerdia berriz Ezkurra II.a-Azpirozek (Alorrenea) jokatuko dute, Jabalera eta Barrenetxea IV.aren (Oialume Zar) kontra. Beraz, atzelari hernaniarrak eta goizuetarrak lortu dute Galarretan, aurrera egitea.

Ligaxkako azken jardunaldian, lehenengo partidan, Urriza eta Martirena bikoteak Ansa II-Zubiri gainditu zituzten 0-2 (7-15, 14-15). Hirugarren partiduan Jabalera-Barrenetxeak 15-12 eta 15-13 irabazi zuten. Aldabek eta Juaneneak txapelketako partidurik onena jokatu zuten, baina punturik lortu gabe amaitu dute txapelketa. Urriza eta Barrenetxea izan ziren bi partiduetan erremontaririk onenak.

Bigarren partiduan set erabakiorrera joan ziren. Segurolak eta Larrañagak irabazi behar zuten aukerekin jarraitzeko, baina lehenengo seta 15-14 irabazi ondoren, 8-15 eta 3-8 galdu zituzten hurrengo biak. Lehenengo seta oso nahasia izan zen.

Datorren ostegunean jokatuko dira finalerdiak Galarretan, 17:30etan hasiko den jaialdian, Erremontari saioan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!