[EGURALDIA] Gaur eguzkitsu eta bihar ezegonkortu egingo da berriro

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 14a, 08:15

Gaur eguraldia nahasiagoa izango da. Goizean ateri eutsiko dio eta ostarteak zabalduko dira. Eguerdi aldera lainoak ugaritu egingo dira berriro eta egunaren bigarren partean noizbehinka zaparradak botako ditu. Egunaren erdiko orduetan kostaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta iparraldeko tenperatura maximoak jaitsiko dira horregatik. Min.13º / Max.23º

Bihar  lehenengo partean zerua lainotsu egongo da eta zenbait lekutan euri txikia egingo du noizbehinka, batez ere ipar-isurialdean. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarteak zabalduz joango dira; egunaren amaieran zerua hodei gutxirekin geratuko da orokorrean. Kostaldean mendebaldeko haizea ibiliko da, barnealdean, berriz, iparraldeko haizea izango da nagusi, batez ere arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du; barnealdeko maximoak nabarmen jaitsiko dira. Min.12º / Max.19º

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!